|
ETK Informatika, arduratzen da zure lan eremura moldatzen den sare sistema diseinatu eta instalatzeaz, horretarako zuri gehien egokitzen zaizkizun gailuak, materialak eta lan tresnak erabiliaz:
- AURRE AZTERKETA, zure informatika instalazioko Hardware eta Software beharren aurre azterketa, ondoren gailuen eta kableatuen kokapen egokia bermatuz.
SAREKO SOFTWAREAREN INSTALAZIOA ETA KONFIGURAZIOA , bai serbidorean eta baita bezero sistemetan ere. Serbidoretan Windows NT, Windows 2000, Windows 2003 Server erabiltzen dugu sistema eragile gisa, bezeroetan berriz Windows 98, 2000 eta XP instalatuko da, bezeroen beharren arabera beti ere.
- INTERNET KONEXIOA , internetera sartzeko gailuak instalatzen ditugu ADSL, RDSI, RTB, hauen bidez sare guztiari internetera sarrera konfiguratuaz, segurtasunari garrantzia berezia emanaz.
|
|
-
LAN SAREAK , egun gehien hedatutako sare tipologia da , duen erraztasuna eta eraginkortasunagatik. Bere diseinua izar formakoa da eta 1 Gb/Sg-ko abiadura izan dezake datuen transmisioan instalatutako gailuen arabera. Sare mota hau montatzeko UTP kableatua ( 50 metroko distantzi arte) edo ta STP motako ( 75-90m, fidagarritasun gehiago, interferentzi gutxiago)kableatua erabiltzen dira.
|
|
-
WIRELESS SARE INALANBRIKOA , asko hedatzen ari den sare mota da ematen duen komoditateagatik. Sarea irrati frekuentziaz edo izpi gorri bidez komunikatzen diren gailuez osatzen da modu honetan kableatua erabiltzea ekidinez. Gailu igorletik gailu rezeptorera onartzen dituen distantziak 250 eta 300 metro tartekoak dira oinarrizko gailuak erabili ezkero, aldiz, antenak eta repetidoreak erabiliaz distantzia hau hainbat kilometrotararte haunditu daiteke.
|
|
|