Babeskopia
Datuak kopiatzen ditu, babesteko.
Babeskopiak eta hondamendien aurreko berreskuratze-sistemak, zure negozioa ezer gertatuta ere gelditu ez dadin.
Babeskopia (backup-a) edozein enpresaren oinarrizko beharra da. Hondamendien aurreko berreskuratze-sistemaren helburua, berriz, negozioaren jarraitutasuna bermatzea da.
Merkatuan aukera asko daude, baina backup-sistema bat ez da hondamendien aurreko berreskuratze-sistema bat.
Datuak kopiatzen ditu, babesteko.
Harago doa: negozioaren datuak une oro eskuragarri egotea bermatzen du, gertatzen dena gertatzen dela.
Gure zerbitzuak zure zerbitzariak eta lanpostuak babesten ditu.
Windows eta Linux zerbitzarien babesa, fisikoak zein birtualak.
Windows lanpostuen babesa.
Zerbitzarien edo lanpostuen oinarrizko irudi-fitxategi bat sortzen da: sistemak, aplikazioak, zerbitzuak, konfigurazioak eta datuak.
Makina birtualak plataforma hauetan, besteak beste:
Ziurtatu zure Microsoft 365eko datuak babestuta daudela giza akatsen, sistemaren akatsen, hackerren eta beste arazo batzuen aurrean.
Microsoft 365ek berreskuratze osoa eskaintzen duela dirudi, baina mugak ditu:
Zerbitzuan akatsen edo arazoren bat gertatuz gero, informazioa berreskuraezina izan liteke. Zure babeskopia propioarekin, zure datuak ez daude beste inoren esku.
Kontatu zer ekipo, zerbitzari eta datu dituzun, eta zure enpresarako babeskopia-aurrekontua prestatuko dizugu. Prezioek ez dute BEZa barne.