Zer da Kit Digital?
COVID-19ak eragindako krisiaren ondoren ekonomia eta enplegua suspertzeko, Europar Batasunak Next Generation funtsak bideratu zituen. Espainian, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez banatzen dira, lau ardatzetan: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna.
Eraldaketa digitalaren barruan dago Kit Digital: ETEak eta autonomoak digitalizatzeko programa, itzuli beharrik gabeko 3.000 milioi euro baino gehiagorekin.
Laguntza enpresaren ezaugarrien araberakoa da, 2.000 eta 12.000 euro artean, eta agente digitalizatzaileen bidez edo norberak eska daiteke, Acelera pyme plataforman.