WiFi profesionala · Haririk gabeko segurtasuna

WiFi erraza eta segurua

Ezartzeko eta kudeatzeko oso erraza den WiFi sarea: konektatu besterik ez duzu egin behar, prestazio profesionalak dituen sare segurua izateko.

Konektatu eta kito

Ezartzeko eta kudeatzeko erraza.

Kontsola bakarra

WiFi sare guztiak hodeitik kudeatuta.

Segurtasun sinkronizatua

Sophos-en beste segurtasun-soluzioekin integratuta.

Zure WiFi sistemaren kudeaketa zentralizatua

WiFi sare guztiak eta haien segurtasuna hodeiko kontsola bakar batetik administratzen dira. Sistema gure katalogoko Sophos-en gainerako segurtasun-soluzioekin integratzen da.

Bideo honetan ikus dezakezu nola kudeatzen den Sophos Central-etik, segurtasun guztia sinkronizatuta.

Ikusgarritasun handiagoa

Sophos Wireless-ekin badakizu zein erabiltzailek eta zein trafikok kontsumitzen duten banda-zabalera gehien, errendimendua hobetzeko neurriak hartzeko.

Panel orokorra, kategoriaka antolatuta, haririk gabeko sarearen uneko erabilerarekin
Sarea modu desegokian erabiltzen duten erabiltzaileak identifikatzea
Sarea planifikatzea eta hobetzea, benetako erabileraren arabera

Gonbidatuentzako WiFi doan

Bisitariei WiFi eskaintzea oinarrizko zerbitzua da, baina ez du enpresaren gainerako sarea arriskuan jarri behar.

Sarbide-bonuak

Gonbidatu bakoitzarentzako sarbide-kodeak (voucherrak).

Eguneko pasahitza

Egunero aldatzen den pasahitz bat gonbidatuentzat.

Denbora mugatuko sarbidea

Sarbidea denbora jakin baterako bakarrik.

  • Zure enpresaren markarekin atari gatibuak sor daitezke, sarearen erabilera-politika eta zerbitzu-baldintzak erakusteko, marka-irudia indartuz
  • Hainbat saio-hasiera metodo konfigura daitezke, erabiltzailearen identitatea egiaztatzeko eta murrizketak eta politikak aplikatzeko
APX serieko sarbide-puntuak

Errendimendua eskaintzeko diseinatuak

APX serieko sarbide-puntuak lan-karga handiarekin errendimendu hobea emateko diseinatuta daude. Security Heartbeat duten modeloak Sophos Mobile eta Sophos Endpoint-ekin integratzen dira WiFi sareak babesteko.

APX serieko ezaugarriak

2×2, 3×3 eta 4×4 modeloak, 802.11ac Wave 2 teknologiarekin
Errendimendu orokor hobea kargapean
Security Heartbeat aktibatuta: segurtasun sinkronizatua Endpoint eta Mobile-rekin, Sophos Central-en

WiFi profesionala zure enpresarako?

Kontatu zure instalazioen neurria eta zenbat erabiltzaile dituzun, eta aurrekontua prestatuko dizugu.